Heldu den ekainaren 2an, igandea, Elias Garralda XI. Margo Azkarreko lehiaketa ospatuko dugu Lesakan. Goizeko 8:30etik 10:00etara izen emateko aukera egonen da eta ondotik, partehartzaileek Lesakako erdiguneko txokoren bat margotu beharko dute. Eguerdian berriz, egindako lanak aurkeztu beharko dituzte egoitzan. Hemen dituzue lehiaketaren oinarriak:

Horrez gain, 11:00etatik aitzinera, haur margolarien eguna ere ospatuko dugu.

Animatu!