Mugi kirol udalekuak ospatuko dira aurtengo udan Lesakan. 2010 eta 2016 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduak egonen dira (biak barne) eta helburu nagusia, euren artean baloreak eta kirola uztartzea izanen da. Uztailaren 29tik abuztuaren 16ra ospatuko dira, goizeko 9:30etik 13:30era. Prezioari dagokionez, hiru astez partehartzeak 100 euroko kostua izanen du, bi astez 75 eurokoa eta aste bakarrez 50 eurokoa. Seme-alaba bat baino gehiago apuntatuz gero, deskontu ttikiak ere egonen dira.

Izen ematea irekia dago, maiatzaren 22tik ekainaren 27ra bitarte eta galdetegi hau betez egin beharko da:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSczE2-3hj0SuicxUIHDKPMEys2sT2xKpBNTwmA4P_rZ8KgXcw/viewform

Beti Gaztek kirol udaleku hauek antolatzen lagundu du.

Informazio gehiago nahi izanen gero, mugiudalekuak@gmail.com helbidera idas dezakezue.

Animatu!