Ekainaren 9an, igandea, Lesakako XVI. Mendi Itzulia ospatuko dugu. Irteera 7:00etatik 7:30era izanen da eta horren aitzinetik, izen emateak eginen dira. Hala ere, aitzinetik izena emateko epea ere irekia egonen da esteka honen bitartez: https://www.mendizmendi.com/Evento/Detalle/203.

Bi ibilbide izanen dira aukeran: motza, 22,6 kilometro eta 1074 metroko desnibelarekin; eta luzea, 28,7 kilometro eta 1660 metroko desnibelarekin. Ibilbide motean, Aierdi, Piedad, Unanue, Apittu, Almendruitz, Elutxa eta Gardelkobagoeta igo beharko dituzte. Luzean, Elutxaren ondotik, Galtzarrieta, Errenga, Aritxulegi, Endara, Agiña eta Gardelkobagoeta ere igo beharko dituzte partehartzaileek.

Denboraren kontrola Unanuen, Elutxan, Aritxulegin eta Gardelkobagoetan hartuko da. Horrez gain, leku horietan ere, jan eta edatekoa egonen da. Anbulantzia berriz, Piedaden, Endaran eta Gardelkobagoetan izanen da.

Ibilbide motza: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/2024-05-05-07-59-05-lesakako-itzuli-motza-169958823?utm_medium=app&utm_campaign=share&utm_source=9511568

Ibilbide luzea: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/lesakako-mendi-itzuli-luzea-2024-definitiboa-29km-1970-gorakada-170718142?utm_medium=app&utm_campaign=share&utm_source=9511568

Informazio gehiago nahi izanez gero, betigazte@betigazte.net helbidera idatz dezakezue.

Animatu parte hartzera!