Maiatzaren 30etik ekainaren 8ra, 2025eko Beti Gazte Astea ospatuko dugu eta horretarako hainbat ekitaldi antolatu ditugu astean zehar. Hau da izanen dugun egitaraua:
Maiatzak 30:
- 19:00: Beti Gazteko Ohiko Batzar Orokorra. Ondotik, Ezohiko Batzar Orokorra.
Ekainak 1:
- 08:30: XII Elias Garralda Margo Azkarreko Lehiaketa
- 09:00: IX Argazki Rally-a
- 19:00: Lerro dantza taldearen emanaldia Plazan
Ekainak 3:
- 16:30: Aurrebenjaminen eta benjaminen futbol torneoa Mastegin
Ekainak 4:
- 17:30: Haurrentzako bizikleta ginkana Harriondoan
Ekainak 5:
- 16:30: Alebinen futbol torneoa Mastegin
Ekainak 6:
- 17:00: Herri Kirolak ezagutzen Sokatira Taldearekin Plazan
- 18:30: Ezagutu Dezagun Lesaka eta Lesakako Bitxikeriak lehiaketen sari banaketa
- 19:00: Beti Gazte Kantariren emanaldia
Ekainak 7:
- 8:00: Mendi irteera
- 10:00: Futbol partiduak Mastegin
- 12:30: Poteoa Maulatik akordeoilariekin
- 14:30: Bazkaria Beheko Plazan eta ondotik, bingoa eta puzgarriak haurrentzat
- 19:00: Burrunba elektrotxaranga
Ekainak 8:
- 12:00: Beti Jauzi Muxiko Taldearen emanaldia Harriondoan
Beti Gazte Eguneko bazkarirako txartelak salgai daude, maiatzaren 230ea arte, Maula ostatuan, Izarra Okindegian, Telletxea estankoan edota Mastegiko ostatuan. 35 euroko prezioa du publiko orokorrarentzat, 20 eurokoa futbolari eta tiralarientzat eta 15 eurokoa haurrentzat.
Animatu parte hartzera!
Leave a Reply