Heldu den martxoaren 6an, ortzirala, Beti Gazteko 2025eko Ohiko Batzarraldi Nagusia ospatuko dugu bazkideekin. Beti Gazteren egoitzan izanen da (Beheko Plaza 9, 1. solairua), 18:30ean lehen deialdian, eta 19:00ean bigarrenean.

Batzarreko gai zerrenda:

1.- 2025eko maiatzaren 30eko Ohiko Batzarraldiaren akta irakurri eta onartu, bidezkoa bada

2.- Batzarreko akta onartu eta sinatzeko hiru bazkide izendatzea

3.- 2025ean eginiko ekitaldiak

4.- 2025eko konturen balantzea

5.- 2026ko ekitaldiak

6.- 2026ko aurrekontua

7.- Kuotak eguneratzea

8.- Informazioa, askotarikoak

9.- Eskari-galderak

Batzarraren ondotik, aparteko batzarraldi orokorra ere ospatuko dugu, eta dena bukatzerakoan, luntx ttiki bat ere izanen dugu.

Etorri parte hartzera eta ekarri zure proposamenak!