Ireki dira 2026ko Lesakako BTT Ibilaldian parte hartzeko izen emateak. Heldu den irailaren 13an ospatuko dugu, 9:00etatik aitzinera, Lesakako Plaza Zaharrean hasi eta bukatuz. Proba ez lehiakorra izanen da eta, betiko moduan, bi ibilbide desberdin daude aukeran: motza, 23,24 kilometro eta 779 metroko desnibelarekin; eta luzea, 37,1 kilometro eta 1482 metroko desnibelarekin.

Aurten, berrikuntza gisa, ibilbide luzean zati gehigarri bat izanen da aukeran egiteko. Bizibideko jeitsiera bat da eta 42,84 kilometro eta 1800 metroko desnibela baino gehiagora luzatzen du ibilbide luzea.

Hemen dituzue ibilbide guztietako track-ak:

Motza: https://es.wikiloc.com/rutas-mountain-bike/lesaka-btt-2022-motza-112139327

Luzea: https://es.wikiloc.com/rutas-mountain-bike/lesaka-btt-2022-luzea-112277164

Luzea + Bizibide: https://es.wikiloc.com/rutas-mountain-bike/btt-lesaka-2026-bizibide-276455770

Izen emateak dagoeneko irekiak daude, www.kirolprobak.com webgunean, irailaren 11ko 23:59ak arte. Dortsalak egunean bertan eskuratu daitezke, Plaza Zaharrean, 8:00etatik aitzinera. Salneurriak hauek dira: Beti Gazteko bazkidea eta UCI federatua, 12 euro; Beti Gazteko bazkidea eta ez federate, 15 euro; Beti Gazteko ez bazkidea eta UCI federate, 17 euro; Beti Gazteko ez bazkidea eta ez federatua, 20 euro.

Hemen duzue probaren araudia:

Animatu!