Heldu den igandean, abuztuaren 2an, Berako bestak aitzaki hartuta, gure mendi taldeak urteroko Larunera mendi irteera ospatuko du. Bi ibilbide izanen dira aukeran: luzea, harrobitik abiatuta; motza, Malet-etik abiatuta. Ibilbide luzea egin nahi dutenek 6:45ean izanen dute hitzordua Lesakako Plaza Zaharrean eta bertatik harrobiraino kotxez joanen dira. Motza egin nahi dutenek berriz, 7:30ean izanen dute hitzordua leku berean eta hauek ere kotxez joanen dira Malet-eraino.

Animatu!