Heldu zaigun astebukaera honetan BETI GAZTEREN ASTEHONDARRA ospatuko dugu Lesakan! Ekintza desberdinez osatutako programa dugu Beti Gazteren egun hauek ospatzeko.

Ortzegunean hasiko dugu besta, arratsaldeko 17:30etan, “EZAGUTU DEZAGUN LESAKA” Lehiaketako sari banaketarekin. Hurrengo egunean, ekainak 1, ortzirala arratsaldeko 19:00etan, Beti Gazteko Lerro Dantza Taldea arituko da Elutxa Txarangarekin kalez kale, Musika eta Dantza elkartuz.

Larunbatean goizeko 8etan mendi irteerari hasiera emango zaio herriko Plazatik. Ondotik, 10:30etan kirol proba ezberdinak jokatuko dira Beti Gazteko jokalarien artean. Eguerdiko 13:00etan poteo musikatua Elutxa Txarangarekin, eta ondotik, Bazkaria Koxkonta jatetxean. Bazkarirako txartelak Koxkila, Zialdo, Arrano eta Etxeberria ostatuetan 30 eurotan salgai daude. Erosteko epea: ekainak 1.

Asteari bukaera emateko, igandean, ekainak 3 goizean zehar “Elias Garralda” VI. margo azkarreko lehiaketa izango dugu herrian barna. Aldi berean, III. Argazki Rallya gauzatuko da ere. Arratsaldean, margo azkarreko lehiaketako sariak banatuko ditugu.

Animatu antolatutako ekintza desberdinetan parte hartzera!