Heldu zaigun ekainaren 30ean, larunbata, Lesakako I. Zubigaineko Kross Herrikoia ospatuko dugu. Mundu guztiarentzat irekia da eta bederatzi kategoritan banatuko ditugu parte hartzaileak, adinaren arabera.

  • TTIKIAK, 2013 urtetik aurrera jaiotakoak: 150 metro.
  • AURREBENJAMINAK, 2010etik 2012 arte jaiotakoak: 300 metro
  • BENJAMINAK, 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoak: 400 metro
  • ALEBINAK, 2006 eta 2007 urteetan jaiotakoak, 800 metro.
  • INFANTILAK, 2004 eta 2005 urteetan jaiotakoak, 1.200 metro.
  • KADETEAK, 2002 eta 2003 urteetan jaiotakoak, 3.400 metro.
  • JUNIORRAK, 2000 eta 2001 urteetan jaiotakoak, 5.000 metro.
  • SENIORRAK, 1979tik 1999 urteetan jaiotakoak, 5.000 metro.
  • BETERANOAK, 1978 urtea eta lehenago jaiotakoak, 5.000 metro.

Izen-ematea goizeko 9:30etatik aitzinera irteeran. Maila ttikiekin hasiko da Krossa goizeko 10:30etan, gainerako mailak, goizeko 11:00etan.

 

PEÑEN ARTEKO LEHIA ERE IZANGO DUGU

Herriko bestak bertan ditugu eta giroan sartzeko hementxe Kross honetako berexitasuna: Peñen arteko lehia! Baldintzak:

  • Peña bakoitzeko guttienez 4 lagunek parte hartu beharko dute.
  • Peñak beren kuadrilletako kamisetak eraman beharko dituzte.
  • Sailkapena, postuka eginen da, ez denboraren arabera.
  • Puntuatutako dute peña bakoitzeko 4 kidek, baina batek guttienez emakumea izan behar du.
  • Lehen 3 peñentzako izanen dira.
  • Sari berezia kide gehien atera eta ailegatzen diren peñarentzat.
  • Umoreak ere puntuatuko du (moralki)

Izen-ematea: irteeran bertan, goizeko 9:30etatik aitzinera.

Antolatzailea, Beti Gazte eta Lesakako Udala.

IBILBIDEA: hementxe duzue helduen ibilbidearen mapa. Guztira 12 zubi!

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!