Donostiako lehiaketa ezagun honen 27. edizioa ospatuko da uztailaren 2tik 7ra. Inoiz baino parte-hartzaile gehiago ditu aurten lehiaketak: 623 futbol talde eta hauetatik 143 emakumezkoenak, guztira 33 nazionalitate: Estatu Batuetatik 53 talde, Frantziatik 48, Japonetik 8 eta Italia, Portugal, Bélgica, Noruega, Canadá, México, Argentina, Colombia, Perú, El Salvador, Guatemala, Emiratos Árabes, Australia eta el Congoko futbol taldeak ere izango ditugu. Aurten lehen aldiz Costa Rica, Panamá, Honduras, Nepal eta Zambiako jokalariak heldu zaizkigu Donosti Cup Lehiaketan parte-hartzera.

Lehiaketa uztailaren 2tik 7ra ospatuko da Gipuzkoa eta Nafarroako 25 futbol zelaietan.

Lesakan, Mastegi Futbol Zelaian guztira 22 futbol partidu jokatuko dira uztailaren 2tik 4ra bitarte. Uztailaren 5ean semifinalak jokatuko dira Mastegin.

Informazio gehiago Donosti Cup web orrialdean hurrengo linka klikatuz: www.donosticup.com

ANIMATU ETA HURBILDU!