Heldu den igandean, uztailak 1, Herri Kirol Erakustaldia eta Sokatira Desafiua izango dugu Lesakako Plaza Zaharrean Beti Gazteko Sokatira Taldearen eskutik.

Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da bortzirietako gazteen arteko proba konbinatuekin. Ondotik, sokatira desafiua izango da: lehenago aritzen ziren emakumeak (zaharrak) orain ari direnen kontra (gazteak).

Bukaera borobila izateko… luntxa!!

Animatu eta hurbildu!