Pasa den urtean izan zuen arrakasta ikusirik, aurten ere Beti Gazte Lasterka gogor ari da lanean Lesakako II. Mendi Lasterketaren antolakuntzan.

Martxoaren 8an izango da, igandea, goizeko 10etan ibilbide luzeko partaideak abiatuko dira: 14 kilometro eta 900 metroko desnbibeleko ibilbidea. Ondotik GAZTE TRAIL izeneko lasterketa abiatuko da, hau 13-17 urte bitarteko gazteentzat: 7 kilometro eta 300 metroko denibelekoa da.

Izena emateko online egin daiteke martxoak 3 arte https://herrikrosa.eus web gunean 16 euro ordainduz ibilbide luzerako (Beti Gazteko bazkideek 13) eta 7 euro Gazte Trail lasterketarako.

Guttinaka informazio gehiago ematen joango gara.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!