Heldu den igandean, urtarrilak 19, Ibilaldi arautua antolatu dugu San Antonera Plaza Zaharretik abiatuta.

Irteera goitzeko 8:00etatik aurrera izango da, binaka edo hirunaka, talde bakoitzaren artean 3 minutuko tartea utziz. 4 kontrol puntu egongo dira: irteeran, bi ibilbidean zehar eta azkena San Antonen.

Saria lehendabiziko bi bikote edo hirukote erregularrenarentzat izango dira. Web gunean argitaratuko dira sarituak.

Parte hartzaileek 5 euro ordaindu beharko dituzte Beti Gazteko kamiseta eskuratuz.

Helmugan txistorra pintxoak egongo dira parte hartzaile guztientzat.

Animatu eta parte hartu!