Guztira 71 pertsonek hartu zuten parte pasa den igandean egindako San Antonera Irteera Arautuan. Hauek binaka eta hirunaka antolatu ziren 31 talde osatuz.

Kalkuluak egin ondotik honako hauek izan dira irabazleak:

  • Lehendabiziko saria, 26. Taldearentzat; ASIER CRIADO, MARTA ARRUABARRENA eta BEÑAT CRIADO.
  • Bigarren saria 7. bikotearentzat; LOURDES ANCHORDOQUI eta Mª TERE URKIJO.

Irabazleek urtarrilaren 24an, ortzirala, jasoko dituzte sariak arratsaldeko 19:00etan Beti Gazte Egoitzan.

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko 80. urteurreneko ekitaldi honetan parte hartu duzuen guztiei.

Lehendabiziko saria: 26. taldea.