Beti Gaztek VI. Argazkiak Rally-a ospatuko du ekainaren 5ean. Goizeko 9etatik 10ak bitarte egin ahalko dira izen-emateak eta partehartzaileek eguerdiko 14ak arte izanen dute argazkiak ateratzeko denbora. Hautatutako lana aurkezteko epea ekainaren 12a izanen da.

Hemen dituzue lehiaketan parte hartzeko oinarriak:

PARTE-HARTZAILEAK: Argazkizale guztientzat.

ANTOLATZAILEA: Beti Gazte K.J.K.E.

DATA eta LEKUA: 2022ko ekainaren 5ean, Lesakan.

MODALITATEA: Argazki digitala. JPG formatuan, kalitate gorenean. Kontuan hartu behar da ralliaren hasieran txartelak hutsik egon behar duela.

GAIAK: Ralliaren hasieran jakitera emanen dira.

ESPARRUA: Argazkiak Lesakako hirigunean eginen dira.

IZEN-EMATEA: Beti-Gazte elkartearen egoitzan (Beheko Plaza, 9, 1), goizeko 9etatik 10etara. Izena ematearen prezioa doanik izanen da bazkide zein 16 urtetik beherakoentzat. 5€ ordainduko dute gainontzekoek.

ARGAZKIEN ENTREGA: Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 36 argazki entregatzen ahalko ditu, “hasierako kontrola” eta “akaberako kontrola” argazkiak barne, eta bi horiek nahi eta nahiez aurkeztu behar dira. Argazki horiek ez baldin badira entregatzen, rallitik deskalifikatua geldituko da. Ezabatze askea onartzen da, baina argazkien manipulazioa debekatuta dago. Ralliaren akaberan, 13:00tik 14:00ak arte, argazkiak deskargatu beharko dira Beti Gazte elkartean.

HAUTAKETA: Lehiakide bakoitzak gai bakoitzeko argazki bat aukeratuko du eta ekainaren 12a baino lehenago argazkilaritza@betigazte.net helbidera bidali beharko ditu. Parte-hartze zenbakia eta aukeratutako argazki zenbakia ere (kameran agertzen den bera) adierazi beharko da eta baita argazki bakoitza zein gaiari dagokion ere. Honez gain, emailaren gaian “RALLY2022” agertu beharko da

EPAIMAHAIA: Argazkilari profesionalez eta antolakuntzako kide batez osatuta egonen da. Epaia apelaezina izanen da eta www.betigazte.net -en argitaratuko da.

SARIAK:

Sari berezia bilduma hoberenari: 150 € eta diploma 1. gaia: 100 € eta diploma

2. gaia: 100 € eta diploma.
3 gaia: 100 € eta diploma.
4. gaia: 100 € eta diploma.
Bazkide hoberenari: 100€ eta diploma

Argazki hoberenak www.betigazte.net -en ikusgai jarriko dira, baita elkarteko gainontzeko sare sozialetan ere.

SARI BANAKETA: Antzinago adieraziko da eguna eta modua.

*Aurkeztutako argazkiak erabiltzeko eskubidea izanen du antolakuntzak. Irabazi-asmorik gabeko promozio kulturalentzat erabiliko dira, beti ere argazkien egilearen izena aipatuta.

* Antolakuntza ez da erantzule eginen, ralliak irauten duen bitartean gerta litezkeen material lapurretaz edo istripuez.