Datorren irailaren 3rako Beti Gaztek III. Zubigaineko Krosa Herrikoia antolatu du. Arratsaldean ospatuko da eta maila ttikienetik hasiko da lasterketa: 17:00etatik aitzinera ttikietatik infantil maila arte arituko dita eta 18:00etan gainerakoek eginen dute laster.

Izen-emateak egunean bertan eginen dira, 16:00etatik aitzinera, Pittin denda parean. Ttikietatik infantiletara bitarte, 2 euro ordaindu beharko dute eta gainerakoek 5 euro.

Animatu parte hartzera!