Heldu den igandean, irailak 4, Beti Gaztek Ezkurrara mendi irteera antolatu du.

Goizeko 6:00etan abiatuko da taldea Lesakako Plaza Zaharretik. Ezkurran bertan bazkalduko dute eta arratsaldean bueltatuko dira Lesakara taxian.

Bazkariko erreserba egiteko eta taxiak antolatzeko izen-ematea beharrezkoa izanen da. Larunbata (irailak 3) goiza arte egin ahalko da 676 575 107 (Jesus Mari Zapirain) zenbakira idatzita.