Beti Gazte Aldizkaria kaleratu dugu dagoeneko. Azken hilabeteetan elkarteak kirol eta kulturan egindako ekintzak irakurri ahalko dituzue bertan, baita elkarrizketaren bat ere.

Hemen deskargatzeaz gain, hurrengo egunetan herriko zenbait establezimenduetan irakurtzeko aukera izanen duzue.

Gainera, hau eta aurreko aleak erosteko aukera ere egonen da, Telletxeak, Xagun eta Beti Gazteko denda eta ostatuan.

Zuen gustukoa izatea espero dugu. Aupa Beti Gazte!