Euskal Herriko 8×8 Goma Gaineko Txapelketa asteburu honetan abiatuko da. Larunbatean, urtarrilaren 7an, jokatuko da lehen txapela Hazparnen (17:00), gizonezkoen 680 kiloko kategorian. Honen ondotik, igandean (urtarrilak 8) Lesakako Udal Pilotalekuan ospatuko da emakumeen 540 kiloko lehen jardunaldia. Pisaketak egin ondotik, goizeko 11:30ean hasiko dira tiran. Beti Gazteko taldearekin batera, Abadiño, Amaiur, Badaiotz, Gaztedi eta Ibarra arituko dira nor baino nor gehiago.

Gainera, Beti Gazteko Sokatira taldekoek frontoiko ostatua irekiko dute eta rifak ere zozketatuko dira. Etorri taldea animatzera!