Beti Gazte elkarteak 2023ko Batzar Orokorra ospatu zuen pasa den larunbatean, martxoaren 4ean. Zuzendaritza taldeko kideaz gain, 21 bazkide hurbildu ziren bilerara. 2022ko akta irakurri eta horren alde bozkatu ondotik, 2022. urtean egindako jardueren inguruan aritu ziren. Kontuen balantzea ere egin zuten eta aho batez onartu zenez, 2023ko jarduerak aurkeztu zituzten, baita urte honetarako aurreikusitako aurrekontua ere. Hau ere aho batez onartu ondotik, bazkide kuotak errepasatu zituzten. Kontrako bortz bozka egon baziren ere, hauek ere onartu eta bukatzeko, zuzendaritza taldearen berritzea aipatu zuten. Zenbait kide berri sartu dira azken aldian zuzendaritza taldean eta izen horien sartzea bozkatu zuten hurbildu ziren bazkideak, aho batez onartuta hau ere.

Mila esker etortzeagatik!