Beti Gaztek Xabierrera irteera antolatu du aurten ere. Datorren martxoaren 11n, larunbata, eginen da eta autobusa goizeko 5:45ean abiatuko da Fonda Mariatik. Lesakara buelta berriz, arratsaldeko 18:00etan izanen da. Bidaian parte hartzeko, 696 809 886 zenbakira idatzi beharko da, martxoaren 8a baino lehen, eta 20 euroko prezioa izanen du.

Animatu parte hartzera!