Martxan dago 2023ko Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketa. Lesakako gazteei zuzendutako lehiaketa da hau, zehazki, Lehen Hezkuntzako ikasleei. Hiru kategoriatan banatuko dira partehartzaileak eta bakoitzak galdera desberdin batzuk erantzun beharko ditu: LH 1 eta 2. mailakoak; LH 3. eta 4. mailakoak; LH 5. eta 6. mailakoak. Kategoria bakoitzeko hiru lehenak jasoko dituzte sariak.

Galderak erantzuteko epea apirilaren 21ean bukatuko da eta bi modutan entregatu ahalko dira galdetegiak: helbide elektroniko bidez (kultura@betigazte.net) edo egoitzaren atean dagoen postontzian erantzun orria sartuta. Ez da derrigorrezkoa izanen galdera guztiei erantzutea.

Hemen dituzue galdera guztiak:

Hauek dira lehiaketaren oinarriak ere:

Animatu parte hartzera!