Beti Gazte elkarteak VII. Argazki Rally-a antolatu du aurten ere, ekainaren 4ean Lesakan. Aurten, berrikuntza moduan, Herriz Herri Txapelketaren barrenean kokatuko da Argazki Rally-a.

Ekainaren 4ean ospatuko dugu, zazpigarren aldiz, Argazki Rally-a Lesakan. Goizeko 9:00etatik 10:00etara eginen dira izen-emateak Beti Gazte elkarteko egoitzan (Beheko Plaza 9, 1.). Bazkideentzat doainik izanen da inskripzioa eta bazkide ez direnek 5 euro ordaindu beharko dute. Goiz guztia izanen dute partehartzaileek argazkiak Lesakan ateratzeko eta 13:00etatik 14:00etara entregatu beharko dituzte Beti Gazteko elkartean berriz ere.

Guztira, 36 argazki entregatu ahal izanen dituzte partehartzaileek, “hasierako kontrola” eta “akaberako kontrola” argazkiak barne. Azken bi hauek entregatzen ez badira, argazkilaria deskalifikatua izanen da. Behin argazkiak aterata, partehartzaile bakoitzak ekainaren 11a bitarte izanen du gai bakoitzeko argazki bat bidaltzen, argazkilaritza@betigazte.net helbidera. Parte-hartze zenbakia eta aukeratutako argazki zenbakia ere (kameran agertzen den bera) adierazi beharko da mezuan, baita argazki bakoitza zein gaiari dagokion ere. Honez gain, emailaren gaian “RALLY2023” agertu beharko da.

Aurten, berrikuntza moduan, Herriz Herri Txapelketaren zirkuituaren barrenean egonen da VII. Argazki Rally-a (https://hhargazki.eus). Txapelketa honek jarriko du epaimahaiaren eta hauen erabakia ezin izanen da gibelera bota. Hemen duzue Herriz Herri Txapelketaren kartela: https://hhargazki.eus/rallys/Rally_Lesaka.html

Hemen dituzue VII. Argazki Rally-aren oinarriak:

Animatu parte hartzera!