Beti Gazte elkarteak X. Elias Garralda Margo Azkarreko Lehiaketa antolatu du aurten ere. Ekainaren 4ean ospatuko da Lesakan.

Goizeko 8:30etik 10:00etara eginen dira izen-emateak Beti Gazteko elkartean (Beheko Plaza 9, 1.). Nahi duen guztiak har dezake parte lehiaketan. Gaia “Lesakako Hirigunea” izanen da eta horren barrenean, Tomasenekobordako errotondatik Matxiteneraino eta Igantziko karreteran Ote kaleko bukaeraraino sartuko da. Edozein teknika erabili daiteke, baita edozein korronte estetiko ere. Koadroaren alde luzeenak ezin izanen du metro bat baino gehiago neurtu. Alde laburrenak gutienez metro erdia izanen du.

Partehartzaile guziek margotzeko materiala ekarriko dute. Hala ere, bakoitzari 20€ emanen zaizkio gastuei aurre egiteko. Diru hori obra aurkeztean emanen zaie. Debekaturik dago argazki-kamerarik erabiltzea margolanak burutzeko.

Lanak egunean berean aurkeztu beharko dira, Beti Gazteko elkartean, 13:30etik 14:00era. Margolari bakoitzak margolan bakarra aurkeztu dezake lehiaketan eta eginiko lanak saldu nahi dituztenek prezioa finkatu beharko dute aurkezterako momentuan. Epaimahai batek erabakiko du zein den irabazlea eta honen erabakia ezin izanen da gibelera bota. Egunean berean, 18:00etatik aitzinera, jakinen da zein den lan irabazlea.

Eguerdian, nahi duten partehartzaile guztiek bazkaria izanen dute.

Hauek dira Elias Garralda X. Margo Azkarreko Lehiaketaren oinarriak:

Animatu parte hartzera!