Ekainaren 3an Beti Gazte Eguna ospatuko dugu, aste oso bateko egitaraua borobiltzeko. Beti Gazte Astearen barrenean kokatuko da ospakizun hau eta bertze ekitaldi batzuen artean, bazkari bat ere eginen dugu. Beheko Plazan izanen da, 14:00etan (euria eginez gero frontoian eginen dugu). Bazkaria nahi duen guztiarentzat irekia egonen da, baina aldez aitzinetik txartelak erosi behar dira. Dagoeneko salgai daude Koxkila ostatuan, Telletxean, Izarra Okindegian eta Etxeberria ostatuan. Prezio orokorra 30 euroko izanen da, eta fitxa duten futbolari eta tiralariek 18 euro ordaindu beharko dituzte (hauek Mastegiko ostatuan edo Beti Gazte dendan eskuratu beharko dituzte txartelak). Aurten, berrikuntza moduan, haurren menua ere eskainiko dugu, 15 euroan. Txartelak erosteko azken eguna maiatzaren 28a izanen da.

Animatu!