Aurten ohiko data berreskuratuko du Zubigaineko krosak. San Ferminen aitzineko hitzordua izanen da Lesakako Zubigaineko Kros Herrikoiaren IV. edizioa. Uztailaren 1ean ospatuko da, larunbata, 11:00etatik aitzinera. Ordu horretan hasiko dira maila ttikiak lasterka eta 12:00etan berriz, kadeteak, juniorrak eta absolutuak aterako dira ibilbidea osatzera. Mailak eta distantziak hauek izanen dira:

  • Ttikiak: 200m
  • Aurrebenjaminak: 300 m
  • Benjaminak: 450m
  • Alebinak: 900m
  • Infantilak: 1200m
  • Kadeteak: 3000m
  • Juniorrak: 6000m
  • Absolutuak: 6000m

Izen emateak egunean berean eginen dira, 10:00etatik aitzinera Arretxeako Plazan. Ttikietatik kadeteetara 2 euro ordaindu beharko dute inskripzioa. Junior eta absolutuak berriz, 5 euro.

Hauek dira krosaren oinarriak:

Animatu parte hartzera!