Beti Gazte elkartetik zozketa bat proposatu nahi dizuegu bazkide guztiei. Uztailaren 7an, Beti Gazte elkarteko egoitzatik Zubigainekoa ikusteko aukera eskaini nahi dugu, zubi aldera ematen duten sei lehioak zuentzako irekiz.

Zozketan parte hartzeko, 696 80 98 86 zenbakira idatzi beharko duzue uztailaren 3ko 18:00ak baino lehen. Sei bazkideek irabaziko dute zozketa eta hauetako bakoitzak bertze bi bazkide (gehienez) ekarri ahalko ditu berekin. Irabazleen izenak uztailaren 4ean argitaratuko ditugu.

Zozketan parte hartzeko baldintzak hauek izanen dira: adinez nagusia izatea eta Beti Gazteko bazkide izatea.

Animatu eta parte hartu!