Urtero bezala, heldu den urriaren 8an (igandea), Ezkurrara mendi irteera eginen dugu. Lesakatik abiatuko gara eta Ezkurran bazkaldu ondotik, etxera buelta eginen dugu arratsaldean taxiz.

Goizeko 6:00etan eginen dugu hitzordua Lesakako Plaza Zaharrean. Handik Ezkurrara abiatuko gara oinez eta guzira, 29 kilometroko ibilbidea osatuko dugu 1400 metroko desnibelarekin. 7:45 orduko ibilbidea izanen da, gosaltzeko tartea kontuan hartuta, eta behin Ezkurrara ailegatuta, 14:30ean izanen da bazkaria. Arratsaldean, erran bezala, Lesakara taxian bueltatuko gara.

Bazkaltzeko lekua hartzeko eta taxian antolatzeko, mendi irteeran parte hartzeko izena eman beharko da urriaren 6a baino lehen, ortzirala. Horretarako, 676 575 107 (Jesus) telefonora whatsapp bat bidaliko beharko da. Honez gain, komeni da partehartzaileek aldatzeko arropa eramatea. Euria eginez gero, ez da irteera ospatuko eta hori urriaren 6an bertan erabakiko da.