Beti Gaztek 2023ko Argazki Lehiaketa antolatu du hilabete honetan. Urriaren 31a bitarte aurkezten ahalko dira argazkiak, argazkilaritza@betigazte.net helbidera bidaliz. Gaia librea izanen da eta sari berezi bat izanen da aurkezten diren kirol argazkien artean ere. Pertsona bakoitzak hiru argazki bidaltzen ahal ditu gehienez, JPG formatuan eta zuri beltzean edo koloretan. Emailez bidaltzerakoan ere, “Argazki Lehiaketa 23” idatzi beharko da gaian.

Lau sari izanen dira guzira: lehen saria, argazki onenari (400 euro eta trofeoa); bigarren saria, bigarren argazki onenari (300 euro eta trofeoa); bazkideen artean argazki onenari (250 euro); eta kirol argazkien artean onenari (250 euro).

Hemen dituzue lehiaketaren oinarri guztiak:

Animatu!!