Mendi lizentzietan baja, alta edo aldaketak egiteko epea ireki da berriz ere. 2024rako mendi lizentzia nahi baduzu, edo baduzuna berritzeko asmoa baduzu, abenduaren 12ra arte izanen dugu horretarako epea. Hiru modu egonen dira: 626 118 123 (Argiñe) telefonora deituta, mendia@betigazte.net helbide elektronikora idatzita edota Beti Gazteko egoitzan bertan eginda heldu den abenduaren 12an, 18:00etatik 19:15era.

Hemen dituzue estalduren prezioak:

Aurten, berrikuntza moduan, Nafarroako federatu guztiek deskontuak izanen dituzte Kataluniako, Aragoiko, Nafarroako, Euskadiko eta Asturiaseko aterpetxeetan. FEDME txartela dutenek gainera, Europako hitzarmenetako aterpetxeetan ere deskontuak izanen dituzte. Informazio guztia hemen duzue eskuragarri: www.correspondenciarefugios.org

Bertzalde, soilik txartel birtuala eskuratzeko aukera ere egonen da aurten lehendabiziko aldiz. Horrela nahi bada, espresuki adierazi beharko da klubari. Honen inguruan ez bada ezer zehazten, txartela fisikoa izanen da.

Informazio gehiago nahi baduzue deitu 626 118 123 (Argiñe) zenbakira, idatzi mendia@betigazte.net helbidera edo bisitatu federazioaren weborria:

https://www.nafarmendi.org/contenido/17/tarifas-y-modalidades