Baditugu dagoeneko 2023ko Argazki Lehiaketako irabazleen izenak. Lehen saria Castallako (Alacant) Vicente Guill Fusterrek irabazi du, “Paseos” lanarekin. Bigarren saria Jerez de la Frontera (Kadiz) Francisco Javier Dominguez Garciak “Escaparate en movimiento” lanarekin. Bazkide onenaren saria Fidel Ordoki Fagoagak irabazi du, “Kopan” lanarekin. Eta azkenik, kirol argazki onenaren saria Donostiako Jose Angel Amuchastegui Esnaolak eskuratu du, “Santa Clara” lanarekin. Hemen dituzue lau irabazleak:

Gai libreko 1. saria, Vicente Guill Fuster (Alacant) “Paseos”
Gai libreko 2. saria, Francisco Javier Dominguez Garcia (Kadiz) “Escaparate en movimiento”
Bazkide onenaren saria, Fidel Ordoki Fagoaga (Lesaka) “Kopan”
Kirol argazki onenaren saria, Jose Angel Amuchastegui Esnaola (Donostia) “Santa Clara”

Bertzalde, hemen dituzue lan finalista guztiak. Gai librekoak:

Bazkideek aurkeztutako lan finalistak:

Azkenik, kirol argazki finalistak:

Epaimahaia aurten Irungo Oskar Gaskonek, Gasteizko Oskar Mansok eta Elizondoko Iñigo Zalduak osatu dute, eta lerro hauen bitartez beraien laguntza eskertu nahiko genuke.

Heldu den astean berriz, abenduaren 23an, argazki guztiekin erakusketa irekiko dugu Plaza Zaharra, 27 helbidean, eta egun horretatik aitzinera egonen da ikusgai.

Zorionak eta eskerrik asko parte hartzeagatik!