Heldu den igandean, urtarrilaren 14an, 11:30etik aitzinera, Euskal Herriko 8×8 Goma Gaineko Sokatira Txapelketako jardunaldia izanen dugu Lesakan, Udal Pilotalekuan. Bertan, talde mistoak ariko dira tiran, 580 kiloko lehen jardunaldian. Etxeko Beti Gazte taldearekin batera, Abadiño A, Abadiño B, Amaiur, Antsoain, Berriozar, Ibarra, Txantrea eta Badaiotz lehiatuko dira.

Etorri talde animatzera!