Heldu den otsailaren 17an, larunbatean, Beti Gazteko 2024ko Ohiko Batzarraldi Nagusia ospatuko dugu bazkideekin. Beti Gazteren egoitzan izanen da (Beheko Plaza 9, 1. solairua), 19:00etan lehen deialdian, eta 19:30ean bigarrenean.

Batzarreko gai zerrenda:

1.- 2023ko martxoaren 4ko Ohiko Batzarraldiaren akta irakurri eta onartu, bidezkoa bada

2.- 2023an eginiko ekitaldiak

3.- 2023ko kontuen balantzea

4.- 2024ko ekitaldiak

5.- 2024ko aurrekontua

6.- Kuotak eguneratzea

7.- Informazioa, askotarikoak

8.- Eskari-galderak

Batzarraren ondotik, luntx ttiki bat ere izanen dugu.

Etorri parte hartzera eta ekarri zure proposamenak!