Beti Gazte elkartetik V. Lesakako Mendi Lasterketa antolatu dugu, 2024ko martxoaren 10erako, Lesakako Udalaren laguntzarekin. Ohiko ibilbidea izanen du lasterketak, 14 kilometrokoa guztira eta 900 metroko malda positiboarekin. Lesakako Plaza Zaharretik abiatuko da, 10:00etan, eta Frain eta Unanua gainditu ondotik, helmuga berriz Lesakan izanen da Plaza Zaharrean ere.

Izen emateak dagoeneko irekiak daude, internet bidez egin ahal izanen da soilik, eta martxoaren 8ko 20:00ak bitarte egonen da irekita aukera. Horretarako, helbide hau gaitu dugu: https://www.kronoak.com/eu

Prezio orokorra 22 euroko izanen da. Beti Gazteko bazkideek aldiz, 19 euroan izanen dute izen ematea.