Aurten ere joskintza tailerra izanen dugu martxoan, hilabete batez. Martxoaren 4ean hasiko da tailerra eta martxoaren 27an bukatu. Hiru ordutegi egonen dira eta partehartzaile bakoitzak bat aukeratu beharko du: astelehenak 18:00etatik 20:00etara, astearteak 10:00etatik 12:00etara edo 18:00etatik 20:00etara.

Kurtso osorako prezioa 5 eurokoa izanen da eta parte hartzeko, ezinbertzekoa izanen da Beti Gazteko bazkide izatea. Gainera, plaza mugatuak izanen dira. Izena emateko, deitu edo idatzi 617 21 24 49 (Amaia) telefonora, otsailaren 29a baino lehen.

Animatu!