Beti Gazteko 2024ko Ohiko Batzarraldi Orokorra ospatu genuen pasa den otsailaren 17an, 19:30ean. 34 bazkide bertaratu ziren eta bilerarako aurreikusitako puntu guztiak aho batez onartu ziren. Tartean, 2024rako aurreikusitako ekitaldiak onartu ziren, baita horiek aitzinera eramateko 231.760 euroko aurrekontua ere. Horrez gain, bazkideen kuotak eguneratzea proposatu zen eta hau ere onartu zen. Horrela, 2025ean bi euroko igoera izanen dituzte bazkideen kuotak, elkarteak sustatzen dituen kultur eta kirol ekitaldiak ziurtatzeko. Horrela geldituko dira prezioak: jubilatuak 19 euro, helduak 29 euro, jubenilak 22 euro eta infantilak 16 euro. 8 urtetik beheitikoentzat doan izanen da, orain arte bezala.

Informazio gehiago nahi izanez gero, zuzendaritza taldearekin harremanetan jarri.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztiei!