2025erako mendi lizentzietan alta, baja edo aldaketak egiteko epea irekiko du Beti Gaztek. Abenduaren 4ra bitarte egin daitezke moldaketak, whatsapp bat bidalita (626 118 123, Argiñe), email bat bidalita (mendia@betigazte.net) edota egoitzara hurbilduta hurrengo ordutegian: azaroaren 27an 17:00etatik 18:15era, edo abenduaren 4an 17:00etatik 19:15era. Abisurik pasatzen ez duten pertsonei, lizentzia aurreko urteko modalitate berean berrituko zaie. Lizentziaren kostua aurtengo abenduaren erdialdera kobratuko da. Hemen dituzue 2025erako medi lizentzien informazio guztia eta prezioak.
Leave a Reply