Heldu den azaroaren 25ean eta abenduaren 2an sukaldaritza tailerra eginen dugu Beti Gazten, Hondarribiako Zabala jatetxeko sukaldarien eskutik. Euskal Herriko sukaldaritza tradizionala erakutsiko dute, goi mailaruntz eramanda. Tailerrean gourmet menua prestatuko dute partehartzaileek, hainbat teknika desberdin erabiliz. Irain Eskolan eginen da kurtsoa, bi egunetan, 18:00etan.Tailerraren prezioa 20 eurokoa izanen da Beti Gazteko bazkideentzat eta 30 eurokoa bazkide ez direnentzat. Izena emateko idatzi 697 27 60 36 whatsapp zenbakira, azaroaren 18ra arte. Plazak mugatuak dira beraz, azkar ibili!
Animatu parte hartzera!




Leave a Reply