Pasa den abenduaren 12an XII Ipuin Lehiaketako sari banaketa ospatu genuen. 98 idazlan aurkeztu ziren lehiaketara, Irain Eskolako eta Tantirumairu Ikastolako 3. mailatik 6.era bitarteko ikasleek egindakoak. Haizea Loira Matxiñena ipuin kontalariaren laguntza izan genuen sariak banatzeko eta hauek izan ziren irabazleak:
A mailan (3. maila):
- Miren Garcia Igoa Olaia eta misterioa lanarekin
- Martina Abaunza Sarria Harrapatutako printzesa lanarekin
B mailan (4. maila):
- Julen Goya Michelena Saturnoko bidaia lanarekin
- Izaro Irigoyen Madariaga Olaia eta bere bi lagunak lanarekin
C mailan (5. maila):
- Aitor Mutuberria Zelaieta Ibaien abenturak lanarekin
- Araitz Ormaetxea Erro Markelen abentura lanarekin
D mailan (6. maila):
1. Olaia Irigoien Ballester La Catrina lanarekin
2. Kattalin Mindegia Aranburu Gau beltz beltza lanarekin
Zorionak irabazleei eta mila esker partehartzaile guztiei, Lesakako Udalari ekimena babesteagatik, Irain eta Tantirumairu hezkuntza zentroekin laguntzagatik, epaimahaikideei eta Haizea Loira Matxiñena ipuin kontalariari!




Leave a Reply