Eguberrietan ohikoak bilakatu dira gure mendietara egiten ditugun mendi irteerak eta aurten ere, urtero bezala, Aiako Harrira joanen gara heldu den igandean, abenduaren 28an, urteari bukaera ona ematen hasteko. Goizeko 7:30ean eginen dugu hitzordua, Plaza Zaharrean eta handik, kotxeetan joanen gara San Antonera. Gero, bi taldeetan banatuko gara Aiako Harrirako ibilbide desberdinak egiteko: batetik, hiru tontorrak egiteko; bertzetik, bakarrera igotzeko. Hau egunean bertan erabakiko da.

Animatu parte hartzera!