Heldu den larunbatean, urtarrilaren 24an, 17:00etatik aitzinera, Euskal Herriko 8×8 Goma Gaineko Sokatira Txapelketako jardunaldia izanen dugu Lesakan, Udal Pilotalekuan. Bertan, erabakiko dira bi kategorietako txapelak. Alde batetik, emakumeek 540 kiloan ariko dira. Lehen postuan dago gure taldea eta beraz, txapela etxean irabazteko aukera du. Bere aurkariak, Ibarra, Abadiño, Badaioz eta Txantrea izanen dira. Bertzalde, gizonak 640 kiloan ariko dira lehian. Kasu honetan lesakarrak bigarren postuan daude eta bere aurkariak Ibarra, Abadiño, Zuraide, Ñapurrak eta Txantrea izanen dira.
Lehiaketa ikusteaz gain, ostatua irekia egonen dira eta rifak ere salgai egonen dira.
Etorri talde animatzera!




Leave a Reply