Heldu den martxoaren 15ean, igandea, 2026ko Lesakako VII. Mendi Lasterketa ospatuko dugu, azken urteetan mendi lasterketen egutegian finkatu den hitzordua, eta inguruko eta Euskal Herriko lasterkariek gogoz espero dutena. Horren adierazle da urtarrilaren 2an eskuragarri jarritako 300 dortsalak urtarrilaren 25ean agortu zirela. Itxaron zerrenda ireki genuen gero eta hori ere betetzen joan da azken asteetan. Beti Gazte elkarteko zuzendaritza taldean egoera hausnartu ondotik, bertze 50 dortsal saltzea erabaki dugu.
Izen-emateak www.kronoak.com atariaren bitartez egin beharko dira orain arte bezala, 2026ko martxoaren 13ko 12:00ak arte, edota dortsalak berriz ere agortu arte. Kasu honetan, itxaron zerrenda irekiko da berriz ere. Dortsala bueltatzeko epea martxoaren 7ra arte egonen da irekia. Azken 50 dortsal hauek eskuratzen dituztenek, ez dute ziurtatua izanen eskatzen duten kamisetaren taila, eskaera egina dagoelako dagoeneko.
Informazioa guztia hemen:




Leave a Reply