Beti Gaztek, bertze urte batez, Arbolaren Eguna ospatuko du martxo honetan. Martxoaren 7an eremua garbitu, piketeak sartu eta zerrakura eginen du talde batek Gardelkopagoetan. Martxoaren 12an berriz, Lesakako hezkuntza zentroetako ikasleekin arbolak landatuko dituzte prestatutako eremu horretan.
Arbolaren Egunean edonork lagundu dezake, bi egunetan edo posible duen edozein egunetan. Lagundu nahi duen oro, 10:00etan agertu daiteke Gardelkopagoetara, bi egunetako edozeinetan.
Animatu!




Leave a Reply