Beti Gazte Sokatira Taldeak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu heldu den maiatzaren 12tik aitzinera, astearte eta ortzegunero. Lesakako Irain Eskolako frontoian eginen dute hitzordua, 19:30ean, eta 16 urtetik goitikoak gonbidatu dituzte saioetara parte hartzera. Heldu den denboraldian, tiralari berriak animatzeko helburua izanen du saioak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 648 65 79 81 telefonora deitu eta idatzi dezakezue. Horrez gain, @betigazte_sokatira Instagram kontura ere idatz dezakezue mezu pribatu bat.

Animatu eta lotu sokara!!