Beti Gaztek Lesakako XI. Nazioarteko Xake Aktibo Txapelketa antolatu du heldu den ekainaren 20rako. Lesakako udal pilotalekuan ospatuko da, 9:00etatik aitzinera, eta Javier Oyarzabal Alzugaray zenaren omenezko txapelketa izanen da, Beti Gazteko kide ohia eta xakea sustatzeko lanetan aritu zena, bertzeak bertze.
Txapelketa Elo FIDErako baliagarria izanen da eta sariak egonen dira lehen hiru sailkatuentzat. Parte hartzeko 10 euro ordaindu beharko dira (16 urtez azpikoek 5 euro) eta ekainaren 17ra arte izanen da tartea izen ematea egiteko, torneosxake@gmail.com helbidearen bitartez. 100 parte hartzaileen muga izanen du txapelketak.
Federatu gabeko jokorako ere gune berezi bat prestatuko da eta sariak ere zozketatuko dira horientzat.
Beti Gaztek, Lesakako Udalaren babesa eduki du lehiaketa antolatzeko, baita Gros Xake Taldearen eta Marlaxka Taldearena ere. Horrez gain, Iturbena kafetegiak eta Telebote ostatuek diruztatu dute txapelketa.
Hemen duzue xake txapelketaren araudia:
Animatu!




Leave a Reply