Heldu den ekainaren 27an, larunbata, Lesakako VII. Zubigaineko Kros Herrikoia antolatu dugu Beti Gazten. Aurten ere Bortzirietako III. Koparako puntuagarria izanen da. 11:00etan hasiko da Arretxeako Plazatik. Ibilbideak herriko zubietan barrena (Beheko Plaza, Antoiu, Arretxea, Ote, Eltzeta…) izanen dira, motzago edo luzeago mailaren arabera.eta seinaleztatuak egonen dira.

Maila eta distantzia desberdinak:

  • Ttikiak (2022 urtetik aurrera jaiotakoak): 200m
  • Aurrebenjaminak (2019-2021): 300m
  • Benjaminak (2017 eta 2018): 450m
  • Alebinak (2015 eta 2016): 900m
  • Juniorrak (2011-2014): 3000m
  • Jubenilak (2008 eta 2010): 6000m
  • Absolutua (2008 urtera arte jaiotakoak): 6000m

Sariak izanen dira kategoria bakoitzetik emakume eta gizon irabazlearentzat: ttikietatik alebinak arte domina izanen dute garaileek; juniorretan, domina eta 60€ko bonoa Lesakako komertzioetan gastatzeko; absolutu mailan, trofeoa eta 100€. Lehen lesakarrentzat ere kamiseta bana izanen da eta partehartzaile guztien artean, kirol materiala zozketatuko da.

Hau da 2026ko araudia:

16 urtetik gorakoek kronoak.com webgunean eman beharko dute izena eta soilik online egiteko aukera egonen da: https://inscripciones.kronoak.com/eu/iframe/flygroupfortuna?frm=0&fltr=110&chg=1&prt=1&cmp=1&men=1&tit=1&stop=0&pat=1&clra=&page=5&pageSize=10

Gainontzekoek egunean bertan emanen dute izena, Arretxeako Plazan bertan, 10:00etatik aitzinera.

Animatu!