Heldu den ekainaren 14an, igandea, Lesakako XVII. Mendi Itzulia ospatuko dugu. Irteera 7:00etatik 7:30era izanen da eta horren aitzinetik, izen emateak eginen dira, 6:30etik 7:30era Plaza Zaharrean. Hala ere, aitzinetik izena emateko epea ere irekia egonen da, ekainaren 12ra arte, esteka honen bitartez:
https://inscripciones.nafarmendi.org/Evento/Detalle/383Bi ibilbide izanen dira aukeran: motza, 23 kilometro eta 1092 metroko desnibelarekin; eta luzea, 28 kilometro eta 1329 metroko desnibelarekin. Ibilbide motzean, Gurutzetako lepoa, Elutsa eta Itsaszelaita igoko dituzte. Luzean, Gurutzetako lepoaren ondotik, Aritxulegira igoko dira mendizaleak eta berriz ere Elutsan eginen dute bat ibilbidearekin. Denboraren kontrola leku guzti horietan eginen da. Horrez gain, jan eta edatekoa ere egonen da puntu altu guztietan eta helmugan. Anbulantzia berriz, Aritxulegin eta Elutsan egonen da, baita Lesakan ere, irteera eta helmugan.
Informazio gehiago nahi izanez gero, betigazte@betigazte.net helbidera idatz dezakezue. Bertzela izena emateko webgunean ere informazio guztia aurkituko duzue.
Animatu parte hartzera!




Leave a Reply