BETI GAZTE

1940. urtetik Lesakako Kirol eta Kultur Elkartea

IX. ARGAZKI RALLY-A

Beti Gazte Astearen barrenean, ekainaren 1ean, IX. Argazki Rally-a ospatuko dugu. Igande goizean izanen dira izen emateak, 9:00etatik 10:00etara eta horren ondotik, partehartzaile bakoitzak entregatu beharreko argazkiak ateratzeko astia izanen du. Lehiaketaren oinarriak hemen: Animatu!

ELIAS GARRALDA XII. MARGO AZKARREKO LEHIAKETA

Heldu den ekainaren 1ean, igandea, Elias Garralda XII. Margo Azkarreko lehiaketa ospatuko dugu Lesakan. Goizeko 8:30etik 10:00etara izen emateko aukera egonen da eta ondotik, partehartzaileek Lesakako erdiguneko txokoren bat margotu beharko dute. Eguerdian berriz, egindako lanak aurkeztu beharko dituzte egoitzan…. Continue Reading →

2025EKO OHIKO BATZARRALDI NAGUSIA

Heldu den maiatzaren 30ean, ortzirala, Beti Gazteko 2025eko Ohiko Batzarraldi Nagusia ospatuko dugu bazkideekin. Beti Gazteren egoitzan izanen da (Beheko Plaza 9, 1. solairua), 18:30ean lehen deialdian, eta 19:00ean bigarrenean. Batzarreko gai zerrenda: 1.- 2024ko otsailaren 17ko Ohiko Batzarraldiaren akta… Continue Reading →

BETI GAZTE EGUNEKO BAZKARIA

Ekainaren 7an, Beti Gazte Eguna ospatuko dugu eta eguerdian eginen dugun bazkarirako txartelak ere salgai daude dagoeneko. Telletxea estankoan, Izarra Okindegian eta Etxeberria ostatuan eros daitezke. Bazkariko txartelaren prezio orkorra 35 eurokoa izanen da. Fitxa duten futbolari eta tiralariek berriz,… Continue Reading →

MUGI UDALEKUAK 2025

Aurtengo udan ere Mugi kirol udalekuak ospatuko dira Lesakan. 2011 eta 2017 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduak egonen dira (biak barne) eta helburu nagusia, euren artean baloreak eta kirola uztartzea izanen da. Abuztuaren 4tik 15era ospatuko dira, goizeko 9:30etik 13:30era…. Continue Reading →

ETORRI BETI GAZTERA!

Beti Gazten 2025/26ko futbol denboraldia prestatzen hasiak gara. Emakumea bazara eta futbolean aritu nahi baduzu, hau da zure aukera Beti Gaztera etorri eta bertan jokatzeko. Maila guztietako taldeak osatzen ari gara eta zuretzat ere lekua bada! Informazio gehiago jaso nahi… Continue Reading →

LARUNERA MENDI IRTEERA 2025

Heldu den asteburuan, apirilaren 13an (igandea), Larunera mendi irteera ospatuko dugu, Berako Mendi Maratoi Erdiaren eguna izanen dela aprobetxatuz. HitzordUa 7:00ean eginen dugu, Plaza Zaharrean, eta handik Maletera joanen gara kotxez. Beti Gaztek ez ditu bere gain hartuko irteeran zehar… Continue Reading →

EZAGUTU DEZAGUN LESAKA 2025

Martxan dago 2025eko Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketa. Lesakako gazteei zuzendutako lehiaketa da hau, zehazki, Lehen Hezkuntzako ikasleei. Hiru kategoriatan banatuko dira partehartzaileak eta bakoitzak galdera desberdin batzuk erantzun beharko ditu: LH 1 eta 2. mailakoak; LH 3. eta 4. mailakoak;… Continue Reading →

HITZALDIA ANDONI ESPARZAREKIN

Beti Gazte antolatua, Lesakako Udalaren laguntzarekin, Andoni Esparzarekin solasaldia izanen dugu apirilaren 4an eta 5ean. Oraingo honetan, Martin Belarra Irisarriren (1807-1878) inguruan arituko da Esparza, esklaboen trafikoa eta Igantziko portzelana-erdiko fabrika ardatz hartuta. Apirilaren 4an ospatuko da lehen solasaldia, ortziralean…. Continue Reading →

NAFARROAKO FUTBOL FEDERAZIOKO SARIA

Pasa den ortziralean, martxoaren 14an, Nafarroako Futbol Federazioak 2023/24 denboraldiko sariak banatu zituen Iruñean egindako gala batean. Beti Gazte ere saritua izan zen bertan, zehazki 2023/24 denboraldiko Benjamin B taldea bere multzoko txapelduna izateagatik. German Deskarga Oiartzabal eta Ina Garcia… Continue Reading →

LESAKAKO VI MENDI LASTERKETAREN LABURPENA

Beti Gazte elkarteak Lesakako VI Mendi Lasterketa ospatu zuen pasa den martxoaren 9an. Hemen duzue probaren laburpen bideoa, Julen Urtxegik grabatu eta Asier Requejok editatutakoa. Mila esker bier!

LESAKAKO VI MENDI LASTERKETAKO IRABAZLEAK

Pasa den martxoaren 9an Lesakako VI Mendi Lasterketa ospatu genuen, dortsal guztiak agortuta, inoiz partehartzerik handiena izan genuen. Irteeran 272 korrikalari izan genituen eta horietatik 268k bukatu zuten lasterketa. Azkarrena Iruñeako Xabier Macias izan zen, 1.10.38ko denbora eginez. Bigarren, Aimar… Continue Reading →

LASTERKA EGITEKO ENTRENAMENDUAK TALDEKA

Beti Gazte elkartetik bertze ekimen bat antolatu dugu, heldu den astetik aitzinetik martxan paratuko duguna. Laster egiteko taldekako entrenamenduak antolatu ditugu. Nahi duen guztiarentzat irekiak izanen dira, nahiz eta hasiberrientziat aproposak izanen diren. Lotsa eta beldurra galdu eta taldean korrika… Continue Reading →

AIALDERA MENDI IRTEERA ´25

Aurten ere, iñauterietako igandean, Aialdera mendi irteera antolatu dugu. Martxoaren 2an, igandean, 7:30ean abiatuko gara Plaza Zaharretik eta ailegatzerakoan, gosaria eginen dugu Aialden. Animatu!

LESAKAKO VI. MENDI LASTERKETA

Beti Gazte elkartetik VI. Lesakako Mendi Lasterketa antolatu dugu, 2025eko martxoaren 9rako, Lesakako Udalaren laguntzarekin. Ohiko ibilbidea izanen du lasterketak, 14 kilometrokoa guztira eta 900 metroko malda positiboarekin. Lesakako Plaza Zaharretik abiatuko da, 10:00etan, eta Frain eta Unanua gainditu ondotik,… Continue Reading →

ARBOLAREN EGUNA ´25

Beti Gaztek, bertze urte batez, Arbolaren Eguna ospatuko du otsaila honetan. Otsailaren 22an eremua garbitu, piketeak sartu eta zerrakura eginen du talde batek Gardelkopagoetan. Otsailaren 26an berriz, Lesakako hezkuntza zentroetako ikasleekin arbolak landatuko dituzte prestatutako eremu horretan. Arbolaren Egunean edonork… Continue Reading →

AIZKOLEGIRA MENDI IRTEERA ´25

Igande honetan, otsailaren 9an, Aizkolegira mendi irteera antolatu dugu. 7:30ean eginen dugu hitzordua Plaza Zaharrean eta handik, kotxez joanen gara Etxalarrera. Animatu!

ARXURIRA MENDI IRTEERA ´25

Heldu den igandean, otsailaren 2an, Arxurira mendi irteera antolatu dugu. Hitzordua 7:30ean eginen dugu Plaza Zaharrean eta handik, kotxez joanen gara Etxalarrera. Animatu!

MENDI LIZENTZIAK JASOTZEA

Hemendik aitzinera, 2025eko mendi lizentziak jasotzeko bi aukera izanen dituzue. Batetik, astelehenetan Beti Gazte elkartearen egoitzan (Beheko Plaza, 9, 1. solairua) izanen da aukera mendi lizentziak jasotzeko, 19:00etatik 20:00etara. Bertzetik, asteazkenetan ere Beti Gazte dendan (Mastegi pareko lokalean) izanen dira… Continue Reading →

SAN ANTONERA IBILALDI ARAUTUAREN IRABAZLEAK

Pasa den urtarrilaren 19an San Antonera Ibilaldi Arautua ospatu genuen Beti Gazten, eta irabazleen izenak ere baditugu. Lehen postuan Mikel Urdangarin Tabernak, Enaitz Oskoz Anzizarrek eta Beñat Zelaieta Egiak osatutako hirukotea sailkatu da. Bigarren postuan berriz, Aitor Galardi Txoperenak eta… Continue Reading →

« Older posts

© 2025 BETI GAZTE — Powered by WordPress

Theme by Anders NorenUp ↑

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies