Zure bazkide txartela galdu edo berria eskatu nahi duzu? Beti Gaztek aukera emanen dizu horretarako, baldin eta abenduaren 15era arte horrela eskatzen duzun, 696 80 90 86 telefono zenbakira idatziz. Txartel berria eskuratzeak 3 euroko kostua izanen du.
Martxan dugu Beti Gazteko XIII. Ipuin Lehiaketa. Lesakako hezkuntza zentroekin elkarlanean egiten dugun lana da eta aurtengoan ere ikasleak ipuinen inguruan hausnartzera eta ipuinak idaztera bultzatuko ditugu. Aurtengo idazlenan gaia “Auzolana” izanen da. Beti Gaztetik guztiak animatzen ditugu parte hartzera!
Herriko Feriak azaroaren 27an ospatuko dira eta Beti Gazte elkarteak, bertze urte batez, Ajoarriero lehiaketa antolatu du Ferietako ortzegunerako, azaroaren 26rako hain zuzen. Ohi bezala, Beheko Plazan ospatuko da, 18:00etatik aitzinera. Oinarriak: Izena emateko idatzi 696 80 98 86 zenbakira…. Continue Reading →
Aurten ere Beti Gazteko eguberrietako loteria erosteko aukera izanen duzue. Dagoeneko salgai daude Lesakako zenbait komertzioetan: Mastegiko ostatuan, Beti Gazte dendan, Iñaki eta Ibaiondo janari dendetan, Izarra okindegian, Xagu liburu dendan eta Mari Jose Txoperena, Miren Irigoyen eta Olga farmazietan.
Heldu den urriaren 3an, Mikel Etxalarrekin izanen dugun hirugarren eta azken hitzaldua ospatuko dugu Eskolttikin. “La rebelión de la esperanza” izanen da hitzaldiaren izenburua eta 18:00etan eginen da, gazteleraz. Aitzinetik, 2026an zehar Beti Gazteko irakurketa taldearen bitartez egin dituen bertze… Continue Reading →
Aurtengo ikasturtean ere, joskintza tailerra antolatuko dugu. Urriaren 6an hasiko da ikastaroa eta apirilaren 29ra arte luzatu. Astearteetan bi klase emanen dira; 10:00etatik 12:00etara bata eta 18:00etatik 20:00etara bertzea. Ortzegunetan ere, arratsaldez (18:00-20:00), hirugarren klase bat emanen da. Izena eman… Continue Reading →
Atsedenaldi baten ondotik, bueltan da taldean lasterketa aritzeko hitzordua. Irailaren 17tik aitzinera, ortzegunero 18:15ean, geldituko da taldea osasun zentroaren gibelean. Edozein mailatako pertsonei zuzendutako taldea da, korrika hasi nahi dutenentzat edota segida eman nahi diotenentzat. Taldean kirola egiteko hitzordu aproposa…. Continue Reading →
Urtero bezala, heldu den abuztuaren 28an (ortzirala), Artikutzara mendi irteera ospatuko dugu. Plaza Zaharrean elkartuko gara, 8:00etan eta oinez abiatuko gara Artikutzara. Buelta ere oinez eginen dugu. *Beti Gaztek ez ditu bere gain hartuko gerta daitezkeen istripuak. Animatu!
Heldu den abuztuaren 20an, ortzegunean, gurasoekin 2026/27 futbol denboraldiaren inguruko bilera informatiboak ospatuko ditugu Mastegin, ordutegi desberdinetan:
Heldu den abuztuaren 15ean, larunbatarekin, Goizuetara mendi irteera ospatuko du Beti Gazteko mendi taldeak. Goizeko 6:00etan eginen dute hitzordua Lesakako Plaza Zaharrean. Animatu!
Ireki dira 2026ko Lesakako BTT Ibilaldian parte hartzeko izen emateak. Heldu den irailaren 13an ospatuko dugu, 9:00etatik aitzinera, Lesakako Plaza Zaharrean hasi eta bukatuz. Proba ez lehiakorra izanen da eta, betiko moduan, bi ibilbide desberdin daude aukeran: motza, 23,24 kilometro… Continue Reading →
Heldu den igandean, abuztuaren 2an, Berako bestak aitzaki hartuta, gure mendi taldeak urteroko Larunera mendi irteera ospatuko du. Bi ibilbide izanen dira aukeran: luzea, harrobitik abiatuta; motza, Malet-etik abiatuta. Ibilbide luzea egin nahi dutenek 6:45ean izanen dute hitzordua Lesakako Plaza… Continue Reading →
Irailean futboleko 2026/27ko denboraldiari hasiera emanen diegu eta jokalari berriak hartzeko prest gaude. Futbolean hasi nahi baduzu eta 2019tik aitzinera jaiotakoa bazara, jarri gurekin harremanetan 617 93 49 88 (Beñat) telefono zenbakian.
Heldu den astelehenean, uztailaren 27an, 2026/27 denboraldia prestatzen hasiko gara. Horretarako, infantil eta kadeteen (2011-2014 urteen artean jaiotakoen) jokalarien gurasoekin elkartuko gara, denboraldi berriaren antolaketarako beharrezko informazioa helarazteko. Bilera Beti Gazte egoitzan izanen da, 19:30ean.
X. Argazki Rally-ak ezagutzen ditu aurtengo łan irabazleak. Pasa den ekainaren 7an ospatu zen lehiaketa eta bortz gai proposatu zitzaikien parte hartzaileei argazkiak ateratzeko. Hauek dira gai bakoitzeko irabazleak: Ateak: Helena Nuin Cabello (Tolosa) Ikur historikoak: Omar Ben Miloud (Ordizia)… Continue Reading →
Beti Gazte elkartetik zozketa bat proposatu nahi dizuegu, aurten ere, bazkide guztiei. Uztailaren 7an, Beti Gazte elkarteko egoitzatik Zubigainekoa ikusteko aukera eskaini nahi dugu, zubi aldera ematen duten lehioak zuentzako irekiz. Zozketan parte hartzeko, 696 80 98 86 zenbakira idatzi… Continue Reading →
Heldu den ekainaren 27an, larunbata, Lesakako VII. Zubigaineko Kros Herrikoia antolatu dugu Beti Gazten. Aurten ere Bortzirietako III. Koparako puntuagarria izanen da. 11:00etan hasiko da Arretxeako Plazatik. Ibilbideak herriko zubietan barrena (Beheko Plaza, Antoiu, Arretxea, Ote, Eltzeta…) izanen dira, motzago… Continue Reading →
Heldu den ekainaren 28an (igandea) urteroko hildako mendizaleen oroimenez Agiñara mendi irteera eginen da. Goizeko 8:00etan izanen da hitzordua Plaza Zaharrean, eta handik abiatuko da ibilaldia. Agiñan bertan, gosaria eginen da 10:30ean eta ondotik, ekitaldia ospatuko da Aita Donostian. Animatu… Continue Reading →
Heldu den ekainaren 20an, Beti Jauzi Muxiko Dantza Taldeak emanaldia eskainiko du Lesakako Plaza Zaharren (euria eginez gero, frontoian ospatuko da), 2026ko Bortziriak Dantzan ekimenaren barrenean. Muxikoak eta dantza piko dantzatuko dituzte, Aunitz Urtez erromeria taldearen laguntzarekin. Denentzat irekia izanen… Continue Reading →
2026ko Beti Gazte Astearen barrenean, heldu den ekainaren 5ean (ortzirala), Lerro Dantza Taldeak bere emanaldia eskainiko du Plaza Zaharrean, 19:00etan. Etorri ikustera!
© 2026 BETI GAZTE — Powered by WordPress
Theme by Anders Noren — Up ↑