BETI GAZTE

1940. urtetik Lesakako Kirol eta Kultur Elkartea

BORTZIRIAK DANTZAN 2024

Beti Gazteko Beti Jauzi Muxiko Dantza Taldeak antolatua, heldu den ekainaren 15ean (larunbata) Bortziriak Dantzan ekimena Lesakan geldialdia izanen du. 18:00etan eginen dute hitzordua, Plaza Zaharrean, Jeiki Hadi erromeri taldearen laguntzarekin. Euria eginez gero, emanaldia Lesakako Udal Pilotalekuan izanen da…. Continue Reading →

ELIAS GARRALDA XI. MARGO AZKARREKO LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

Atzo, ekainaren 2an, Elias Garraldaren omenezko XI. Margo Azkarreko Lehiaketa ospatu genuen eta edizio berezia izan zen, lehen aldiz historian, emakume batek irabazi baitzuen, Irungo Maria Maldonado Alconada. Bigarren postuan, Iruñeako Felix Flamarique Martinez sailkatu zen. Garbiñe Larralde, Jon Zabaleta… Continue Reading →

EZAGUTU DEZAGUN LESAKA ETA LESAKAKO BITXIKERIAK SARI BANAKETAK

Pasa den ortziralean, maiatzaren 31n, Ezagutu Dezagun Lesaka eta Lesakako Bitxikeriak lehiaketetako sari banaketak ospatu genituen Plazan. Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako irabazleak hauek izan ziren: A mailan: 1.- Lesakako Izarrak (Martxel Criado, Oihana Gajate eta Xabat Gajate) 2.- Ibanke (Ibon… Continue Reading →

LESAKAKO XVI. MENDI ITZULIA

Ekainaren 9an, igandea, Lesakako XVI. Mendi Itzulia ospatuko dugu. Irteera 7:00etatik 7:30era izanen da eta horren aitzinetik, izen emateak eginen dira. Hala ere, aitzinetik izena emateko epea ere irekia egonen da esteka honen bitartez: https://www.mendizmendi.com/Evento/Detalle/203. Bi ibilbide izanen dira aukeran:… Continue Reading →

BETI GAZTE ASTEA 2024

Heldu den astean, maiatzaren 27tik ekainaren 2ra, 2024ko Beti Gazte Astea ospatuko dugu eta horretarako hainbat ekitaldi antolatu ditugu astean zehar. Hau da izanen dugun egitaraua: Maiatzak 27: 16:30: Benjamin mailako futbol torneoa Mastegin Maiatzak 29: 16:30: Alebin mailako futbol… Continue Reading →

MUGI UDALEKUAK 2024

Mugi kirol udalekuak ospatuko dira aurtengo udan Lesakan. 2010 eta 2016 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduak egonen dira (biak barne) eta helburu nagusia, euren artean baloreak eta kirola uztartzea izanen da. Uztailaren 29tik abuztuaren 16ra ospatuko dira, goizeko 9:30etik 13:30era…. Continue Reading →

LESAKAKO BITXIKERIAK 2024

Bueltan da Lesakako Bitxikeriak lehiaketako edizio berriak. Oraingo honetan herriko pertsona ezagunen inguruko 16 galdera erantzun beharko dira, paperean edota internet bidez. Paperean, Izarra Okindegian, Telletxea Estankoan edota Xagu Liburudendan aurki ditzakezue galdetegia eta erantzun ondotik, Beti Gazte egoitzaren buzoian… Continue Reading →

ELIAS GARRALDA XI. MARGO AZKARREKO LEHIAKETA

Heldu den ekainaren 2an, igandea, Elias Garralda XI. Margo Azkarreko lehiaketa ospatuko dugu Lesakan. Goizeko 8:30etik 10:00etara izen emateko aukera egonen da eta ondotik, partehartzaileek Lesakako erdiguneko txokoren bat margotu beharko dute. Eguerdian berriz, egindako lanak aurkeztu beharko dituzte egoitzan…. Continue Reading →

VIII ARGAZKI RALLY-A

Beti Gazte Astearen barrenean, ekainaren 2an, VIII. Argazki Rally-a ospatuko dugu. Aurten ere, Herriz Herri zirkuituaren barrenean kokatuko da lehiaketa. Igande goizean izanen dira izen emateak, 9:00etatik 10:00etara eta horren ondotik, partehartzaile bakoitzak entregatu beharreko argazkiak ateratzeko astia izanen du…. Continue Reading →

BERTAN BEHERA VIII SALVADOR YANCI MARTXA ZIKLOTURISTA

Beti Gazte elkarteak Salvador Yanciren omenezko VIII Martxa Zikloturista bertan behera uztea erabaki du Lesakan, 2024ko maiatzaren 16an —  Beti Gazte elkarteak maiatzaren 19rako antolatutako Salvador Yanciren omenezko VIII Martxa Zikloturista bertan behera uztea erabaki du. Horrelako ekitaldi bat aitzinera… Continue Reading →

2024KO BETI GAZTE EGUNEKO BAZKARIA

Ekainaren 1ean Beti Gazte Eguna ospatuko dugu aurten eta, betiko moduan, bazkaria ospatuko dugu Beheko Plazan. Bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude, maiatzaren 26ra arte, Koxkila ostatuan, Telletxean, Izarra okindegian edota Etxeberria ostatuan. Prezio orokorra 35€-koa izanen da. Fitxa duten jokalari… Continue Reading →

BIANDITZERA MENDI IRTEERA – 100 URTE 100 MENDI

Larunbat honetan, apirilaren 27an, Bianditzera mendi irteera antolatu dugu, Euskal Mendizale Federazioaren 100. urteurrena ospatzeko. 100 urte 100 mendi egitasmoaren barrenean, Euskal Herriko 100 gailur igoko dira asteburu berean eta Beti Gaztek Bianditzera irteera antolatu du horretarako. Goizeko 7:30ean eginen… Continue Reading →

SALVADOR YANCIREN OMENEZKO VIII. MARTXA ZIKLOTURISTA

Beti Gazte elkarteak Salvador Yanciren VIII. Omenezko Martxa Zikloturista antolatu du aurten ere. Maiatzaren 19an ospatuko da, goizeko 8:30ean hasita. 118,26 kilometroko ibilbidea izanen da, 1.476 metroko maldarekin. Dagoeneko irekia dago izen emateko epea, eta aurten soilik online egin daitezke… Continue Reading →

LARUNERA MENDI IRTEERA 2024

Heldu den asteburuan, apirilaren 14an, Larunera mendi irteera ospatuko dugu, Berako Mendi Maratoi Erdiaren eguna izanen dela aprobetxatuz. Hitzoruda 7:30ean eginen dugu, Plaza Zaharrean, eta handik Maletera joanen gara kotxez. Beti Gaztek ez ditu bere gain hartuko irteeran zehar gerta… Continue Reading →

EZAGUTU DEZAGUN LESAKA 2024

Martxan dago 2024ko Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketa. Lesakako gazteei zuzendutako lehiaketa da hau, zehazki, Lehen Hezkuntzako ikasleei. Hiru kategoriatan banatuko dira partehartzaileak eta bakoitzak galdera desberdin batzuk erantzun beharko ditu: LH 1 eta 2. mailakoak; LH 3. eta 4. mailakoak;… Continue Reading →

JOSKINTZA TAILERRA

Martxoan hasi zen joskintza tailerrak segida izanen du apirilean eta maiatzean ere. Txandaren batean leku libreak daudenez, interesa izanez gero telefono zenbaki honetara dei dezakezue: 617 21 24 49 (Amaia). Animatu!

23. KORRIKA

Martxoaren 24an ailegatuko da 23. KORRIKA Lesakara eta Beti Gaztek ere bere kilometroa izanen du. Aritxulegitik sartuko da euskararen aldeko lasterketa herrian eta Beti Gaztek 2679. kilometroan hartuko du lekukoa, NA-4000 errepideko 14. kilometroan. Goizaldeko 2:18 aldera hasiko da elkartearen… Continue Reading →

LESAKAKO MENDI LASTERKETA 2024

Aimar Otxoteko Larrarte lesakarrak irabazi zuen pasa den martxoaren 10ean Lesakako V Mendi Lasterketa. Beti Gazteko lasterkaria izan zen helmugara ailegatzen lehena, 2019ko lehen edizioko marka hautsiz gainera. Minutu eta bi segundutan hobetu zuen errekorra, 1:10,13ko denbora lortuz. Emakumeetan ere… Continue Reading →

ARMARRIAK, GENEALOGIA ETA FAMILIEN HISTORIA

Heldu den larunbatean, martxoaren 9an, Armarriak, Genealogia eta Familien Historia izenburupean, hitzaldia antolatu dugu Harriondoa Kultur Etxean. Liburutegian izanen da hitzaldia, 18:00etan, Andoni Esparzaren eskutik. Otsailean gazteleraz eman zuen hitzaldi bera eta oraingoan, soilik euskaraz eskainiko du solasaldia. Animatu!

ARBOLAREN EGUNA 2024

2024ko Arbolaren Eguna ospatuko dugu otsaila honetan. Bi jardunaldi desberdinetan ospatuko da, otsailaren 24an eta 29an, biak Gardelkopagoetan. Lehenean eremura garbitu, piketeak sartu eta zerrakura eginen da. Ondotik, hamaiketakoa izanen da partehartzaileentzat. Bigarrenean berriz, Lesakako hezkuntza zentroetako ikasleekin batera, arbolak… Continue Reading →

« Older posts

© 2024 BETI GAZTE — Powered by WordPress

Theme by Anders NorenUp ↑

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies